Partida abiatu eta berehala, euskal herritarrak nagusitu ziren eta 12-5 irabazten ibiltzea lortu zuten, une batez. Baina David Rosich nazioarteko arbitro frantsesak atsedena jo zuenean, Los Terosek buelta emanda zioten partidari, 12-17 behin-behineko emaitzaz. Handik aurrera, bigarren zatian, partida entrenimendu hutsa bilakatu zitzaion Uruguaiko selekzioari.
Los Teros Getxon egongo da kontzentratuta irailaren 13ra arte, eta egun horretan, Ingalaterrara bidaiatuko du mundialaren lehenengo fasea jokatzeko. Fase horretan, irailaren 20tik aurrera, Ingalaterrako, Australiako, Galeseko eta Fijiko selekzioen aurka jokatuko du.
Euskariansen jokalarien zerrenda
Ekaitz Sadaba, David Perez, Sebastien Guillemin, Damien Elgoyhen, Julen Zamakola, Clement Pinon, Juanicotena, Jon Magunazelaia, Pablo Feijoo, Igor Genua, Clement Sallaber, Beñat Goicoetxea, Vincent Bordagaray, Ander Ayala, Jon Iturriria.
XV: Christophe Gaye, Facundo Orive, Iker Lavin, Gaston Ibarburu, William Broca, Mikel Ezeiza, Mathieu Betachet, Axier Alvarez de Eulate, Bruno Alliot, Stephane Guecaimburu, Battit Chaudiere, Unai Aranguren, Oier Garmendia.
Uruguairen jokalarien zerrenda
Mateo Sanguinetti, German Kessler, Oscar Duran, Franco Lamanna, Mathias Palomeque, Juan de Freitas, Fernando Bascou, Agustin Alonso, Alejo Durán, Manuel Blengio, Rodrigo Silva, Alberto Roman, Joaquin Prada, Francisco Bulanti, Jeronimo Etcheverry.
XV: Carlos Arboleya, Mario Sagario, Alejo Corral, Jorge Zerbino, Diego Magno, Matias Beer, Felipe Berchesi, Santiago Gibernau.