Apirilaren 1etik 10era izango da Getxoko Txorimalo gaztetxearen 10. urteurrena

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 11a, 10:59

Txorimalo gaztetxea okupatu berria 2006an.

Joan den eguaztenean, hilak 9, Getxoko Txorimalo gaztetxearen 10. urteurrena prestatzen hasteko bilera egin zuten. Denera, 11 lagun hurbildu ziren hitzordu horretara, horien artean, gaztetxeko kide ohiak, gune autogestionatutik beti hurbil ibili den jendea eta gaztetxeen aldeko pentsamendua daukatenak, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Hori horrela, etxe okupatuaren urteurrena ospatzeko ekitaldiak prestatzeko talde “majoa” sortzen dabiltzala azaldu dute. Aste honetan bilkura horretan erabakitako lehenengo gaia urteurrenaren data izan da: 2016ko apirilaren 1etik 10era; “10 urte 10 egun ospatzeko!”. Bilerak eguaztenero egingo dituzte, 20:00etan, Algortako Txiki Otaegi plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun