Getxoko EH Bilduk proposatutako aldaketak:
- 96 eurotik goragoko matrikulak ordaintzeko ere diru-laguntza ematea.
- Diru-laguntza jasotzeko urteko errentaren muga igotzea. Egun, kide bakarreko familia batentzat 10.688 eurokoa da eta 40.882 eurokoa 8 kideko familia batentzat; horrek jende asko uzten du kanpoan.
- 24 urte gorakoek beka eskatzeko aukera izan dezatela, batik bat, Musika Eskolaren izaera soziala kontuan izanik.
- Familia ugariei ematen zaien tratu berezia kentzea eta familia unitatearen errentaren arabera ematea diru-laguntzak. Betiere, aztertuz eta kontuan izanik familia kide kopurua.
- Merkataritza, industria eta lanbide jardueren kasuetan fakturazioa irizpide legez hartzea ez da egokia errenta neurtzeko.
- Adineko jendeak automatikoki ez dezala matrikula ordaintzeko diru-laguntza jaso; errentaren arabera ematea hauei ere.
Koalizio abertzaleak espero du EAJk hartutako konpromisoa bete dezan: "datorren urterako Getxoko Udalak Musika Eskolari ematen dizkion diru-laguntzak hobetzea eta zabaltzea".