Beltzez jantzitako hainbat emakumek indarkeria matxista salatuko dute barikuan Itzubaltzetan

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 30a, 16:30

Beltzez jantzitako 200 emakume inguruk indarkeria matxista salatu zuten irailean Algortako San Nikolas plazan.

Irailean Algortan egindako saiakeraren arrakastaren ondoren, "Women in Black" ekintza errepikatuko dute etzi, barikuagaz. Oraingoan Itzubaltzeta/Romo eta Areeta artean dagoen Xake plazan eta Ibaiondo kalean egingo dute, 19:30ean. Hala, deitzaileek egun horretan beltzez janzteko eta ekintzara bertaratzeko deia zabaldu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun