Egun handi hori prestatzeko, herri-bilerak egiten dabiltza domekaro, Txiki-Otaegi plazan, arrastiko 07:30ean. Asko dago egiteko oraindino; hortaz, eguna heldu bitartean, bileretara hurbiltzeko deia egin dute antolatzaileek.
Algortako Indabada Mundialerako tiketak salgai daude daborduko Ajuria, Hator eta Salem tabernetan. Hilaren 25a baino lehen, txartelak 8 eurotan eskuratu ahal izango dira; beranduago, ordea, prezioa 10 eurora igoko da. Baba-jan handi horrek hamasei urte beteko ditu aurten, eta ohi den legez, ehunaka lagun bilduko ditu Txiki-Otaegi (San Nikolas) plazan.
Egun handi hori prestatzeko, herri-bilerak egiten dabiltza domekaro, Txiki-Otaegi plazan, arrastiko 07:30ean. Asko dago egiteko oraindino; hortaz, eguna heldu bitartean, bileretara hurbiltzeko deia egin dute antolatzaileek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!