Koalizio abertzaleak iragarri duenez, prozesuak gutxienez bost hilabeteko iraupena izan dezake, eta horiei egin beharreko lanen iraupena gehitu beharko zaie; beraz, "Udalaren kudeaketaren ondorioz, getxoztarrok zein gurera datozenok ezin izango dugu erabili, urtebetez edo denbora gehiagoz itxita izango baita kafetegia".
"Ez da lehenengo aldia Udalak agiriak garaiz egin ez izateagatik getxoztarrek zerbitzurik gabe geratzen direna", jarraitu dute. Iazko udan hondartzetako txosnen kasua ekarri dute gogora EH Bildukoek; "denboraldia oso aurreratuta zegoela ireki ziren". Kasu horretan, arrazoia ustiapen-orriak berandu aurkeztea izan zela jakinarazi dute. "Oso larria iruditzen zaigu beren burua kudeaketa onaren eredutzat agertzen direnen utzikeria. Jakin bazekiten, epea amaitzear zela", salatu dute.