Getxoko Udalak bere "haserrea eta gaitzespena" adierazi ditu berriro ere, eta, horrez gainera, lasaitasunera deitu ditu herritarrak, udal kirol instalazioetako aldageletan ez baita inolako grabagailu gehiagorik aurkitu. Halaber, berriro azpimarratu du "muturreraino" joko duela, bai polizia-ikerketagaz bai horrek ekar dezakeen edozelako jarduerakaz ere.
Getxo Kirolak-ek, bere kirol guneetako neskentzako aldageletan grabazio gailu gehiago ez dagoela egiaztatu ondoren bere instalazio guztiak aztertu ditu. Halaber, aldizkako azterketak egiteko asmoa berretsi du legez kanpo ipini daitezken kamerak aurkitzeko.