Maitasun erromantikoa genero indarkeria ere badela salatu du Haziak taldeak

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 25a, 16:55

Gaur, azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Genero indarkeria modu askotan jazo daiteke: kolpeak, irainak, bortxaketak eta hilketak, besteak beste. Horiexek izaten dira ageriko bortizkeria motak; hala ere, badaude bestelakoak, hala nola xantaia emozionala eta mikro-matxismoa. Haziak Algortako gazte-talde feministak maitasun erromantikoa mahaigaineratu du gaurko egunean, "saltzen zaigun maitasun eredu hau indarkeria ere" badelako, euren berbetan.

"Gizarte patriarkalak emakumeon askatasun eta eskubideak urratzeko hainbat estrategia jartzen ditu martxan, txikitatik askok hain presente baina kontzienteki atzeman ezin izan dugun maitasun erromantikoa horietako bat izanda", salatu dute.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun