Getxoko Justizia-jauregiak Imanol Arrieta "Txente" gazte sopeloztarra absolbitu du. 2013ko azaroaren 26an, Metro Bilbaoko Algortako geltokian Sevilla II espetxeko presoen aldeko margoketa bat egitea egotzita epaitu zuten joan den abenduaren 1ean gaztea. Fiskalak 950 euroko isuna eskatu zuen sopeloztarrarentzat, sortutako ustezko kalteengatik. Aurretik, baina, auzia Espainiako Auzitegi Nazionalera bideratzen saiatu zen fiskala, baina epaileak ez zuen "terrorismoa goratzeko" aztarnarik ikusi.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!