Preso politikoei elkartasuna adieraztea delitua ez dela aldarrikatu dute Getxon

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 1a, 13:08

Gaur goizean Getxoko epaitegiaren aurrean egindako elkarretaratzea.

Gaur, martitzena, goizeko 11:30ean epaitu dute Imanol Arrieta "Txente" gazte sopeloztarra Getxoko Justizia-jauregian, 2013ko azaroaren 26an Metro Bilbaoko Algortako geltokian Sevilla II espetxeko presoen aldeko margoketa bat egitea egotzita. Falta horregatik, 950 euroko isuna eskatu du fiskalak, sortutako ustezko kalteengatik. Aurretik, baina, auzia Espainiako Auzitegi Nazionalera bideratzen saiatu zen fiskala, baina epaileak ez zuen "terrorismoa goratzeko" aztarnarik ikusi. Bista hasi baino ordu erdi lehenago, 11:00etan, "Elkartasuna ez da delitua" goiburu pean, hainbat lagunek kontzentrazioa egin dute epaitegien aurrean, gazte auzipetuari babesa helarazteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun