Ostera, denboraldi honetako egutegi estuak ez du kontua erraz ipiniko. Proba behin betiko bertan behera geratzekotan, orain arte izena eman dutenek inskripzioaren dirua berreskuratzea eskatu beharko lukete Galea zaldi-klubean. Bigarren kasua izatekotan, inskripzioa egiteko aukera luzatuko luke Federazioak bere webgunean eta ordaindu Galean egin beharko lukete zaldizkoek, modalitateen arabera 20 eta 60 euro bitartean.
Txapelketan hamabi proba aurreikusita zeuden, egun bakoitzeko seina. Zapatuan zein domekan, zaldiek honako altueretako oztopoei egin beharko liekete aurre: 50, 80, 100, 110, 120 eta 130 zentimetro.