Dozenaka lagunek Espainiako armadak eskualdean egindako maniobrak arbuiatu dituzte

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 22a, 12:52

Atzo arrastiko 20:00etan Algortako Txiki-Otaegi plazan egindako elkarretaratzea.

Espainiako armadak eguaztenean Uribe Kostan maniobrak egin izana salatu zuten atzo arrastian 30 bat lagunek Algortan. Algortatik Hanka indar okupatzaileen aurkako mugimenduak "armada espainola Euskal Herritik kanpo egon behar dela" aldarrikatu zuen. Halaber, Getxoko eta Gorlizko EH Bilduko kideek indar armatuen presentzia eta maniobrak arbuiatzeko, Defentsa ministroari protesta ofiziala bideratzeko eta udalerri biak antimilitarista eta bakezalea aldarrikatzea eskatu zieten udal biei. Besteak beste, indar armatuko kideak Getxon, Sopelan, Barrikan eta Gorlizen ibili ziren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun