Bertan behera geratu da Alaine Agirreren berbaldia

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 28a, 18:58

Alaine Agirre idazlea. BUSTURIALDEKO HITZA

Gaur Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan Alaine Agirre idazle bermeotarra zen agertzekoa, irakurleakaz batera "X hil da" bere eleberriaz mintzatzeko. Zoritxarrez, Egizu elkarteak jakinarazi duenez, ekitaldia bertan behera geratu da, idazlearen osasun arazoak direla medio. Dena den, Egizuko kideak Villamonte kaleko kultur etxean izango dira 20:00etan, hurrengo idazlearen liburua zozketatzeko.

UKITXen hurrengo saioak

  • Otsailaren 24an, eguaztena, 19:30ean Villamonte Kultur Etxean. Iñaki Irasizabal "Mendaroko txokolatea".
  • Martxoaren 16an, eguaztena, 19:30ean Aldai Patronatuan. Yolanda Arrieta "Argiaren alaba".
  • Apirilaren 21ean, eguena, 19:30ean (lekua zehazteke). Miren Agur Meabe "Urtebete itsasargian".
Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun