Goiztiarrenak Egizu! elkarteko berbalagunak izango dira; otsailaren 20an ibiliko dira kupelaren inguruan, Irunen. Aurretik, Albaola itsas kulturaren faktoria bisitatuko dute Pasai San Pedron; bertan San Juan baleontziaren erreplika ikusteko. Helduek 40 eta 43 euro bitartean ordaindu beharko dituzte; eta 20-25 euro, gaztetxoek. Izena emateko, honako bideak erabil daitezke: 619 935 541 telefonoa eta egizugetxo@gmail.com posta elektronikoa.
Martxoaren 5ean, Itzubaltzeta/Romotik aterako dira; bertako jai-batzordeak eta Txapelak Bat kantu-taldeak Astigarragarantz ipini dute ipar-orratza. Izena hilaren 12ra arte eman daiteke; txangoa 45 euroan dago. Argibide gehiago gura izanez gero, erromokojaibatzordea@hotmail.com posta elektronikora jo daiteke.