Aratusteak 2016

Animaliak eta garai historikoak, Algorta eta Romoko mozorro gaiak

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 4a, 15:57

Filmak izan ziren ere iazko Algortako Inauterien gaia.

Hilaren 5etik 14ra bitartean, Algorta eta Itzubaltzetako auzotarrek inauteriez gozatzeko aukera izango dute; auzo biek gai tematiko bana proposatu dute mozorroetarako: garai historikoak eta animaliak, hurrenez hurren. Bada, atzera kontua hasi da mozorroa aukeratu eta prestatzeko; denak balio du: josi, erosi, eskatu...

Urtebete igaro ostean, dena prest dago Getxon mozorroen festarako. Itzubaltzeta/Romon eta Algortan ospatuko dituzte inauteriak, bi auzoetako ume, gazte eta nagusi guztien gozamenerako. Itzubaltzetarrek animaliez mozorrotzeko proposamena dute, auzoan mota askotako animalia "askeak" irudikatzeko.

Algortan, ostera, garai historiko ezberdinak gogorarazteko aukera izango dute, historiari errepaso sakona emateko asmoz.

Ospakizunak hilaren 5ean hasiko dira, eskola-inauteriakaz. Egun horretan, Algorta-Andra Mariko eta Itzubaltzeta/Romo-Areetako ikasleek udalerriko kaleak hartuko dituzte, kalejiran. Hurrengo egunean, hilaren 6an, aipatutako bi auzoetako herritarrez osatutako batzordeek antolatutako inauteriei hasiera emango zaie, Itzubaltzeta/Romon eta Algortan.

Romon, Jai Batzordeak, Itzubaltzeta gaztetxeak, Zasi Eskola Dantza Taldeak, Ziztu Bizian Eskaut Taldeak eta auzoko elkarte boliviarrak antolatutako aratusteak izango dira; zapatu osoa hartuko dute. Algortan, berriz, adin guztiei zuzendutako ekimenak egingo dituzte, aste-akabu honetan eta hurrengoan, bost egunez, guztira; Algortako Jai Batzordeak antolatuta.

Egitaraua:

Otsailak 5, barikua

  • Goiz osoan, Eskola-inauteriak Algorta-Getxon, eta Areeta-Itzubaltzeta/Romon. Kalejira, musika...

 

Otsailak 6, zapatua

  • 12:00-14:30 Haur-jolasak eta tailerrak, Santa Eugenia plazan.
  • 12:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsa, Algortako kaleetatik.
  • 13:30-15:00 Umeen mozorro lehiaketa, Santa Eugenia plazan.
  • 14:00 Boliviako 2. Integrazio Inauteri folklorikoaren hasiera, Bizkaiko Zubiko plazan kontzentrazioa, eta ondoren kalejira.
  • 15:30 Herri-bazkaria, Santa Eugenia plazan.
  • 16:15 Boliviako Inauterien dantzak, Santa Eugenia plazan.
  • 18:00 Txokolatea, Cervantes plazan.
  • 18:30 Kalejira eta mozorro-desfilea batukadagaz, Itzubaltzeta/Romoko hainbat kaletan.
  • 20:00-21:00 Umeen erromeria: Honat taldeagaz; Santa Eugenia plazan.
  • 22:00 Nagusien erromeria: Honat taldeagaz, Santa Eugenia plazan.

 

Otsailak 7, domeka

  • 12:30 Euskal inauterietako kalejira, Agurra Dantza Taldeagaz: Algortako kaleetatik.

 

Otsailak 12, barikua

  • 17:00 Umeentzako tailerrak, San Nikolas plazan.
  • 18:30 Umeentzako txokolate-banaketa, San Nikolas plazan.
  • 19:00-21:00 Umeentzako disko-festa eta dantzaldia, San Nikolas plazan.

 

Otsailak 13, zapatua

  • 12:00 Talde-argazkiak, San Nikolas plazan.
  • 13:00 Umeen eta gurasoen kalejira fanfarreagaz, San Nikolas plazatik abiatuta.
  • 13:00 Kuadrillen poteo animatua, Algortako kaleetan.
  • 15:00 Kuadrillen mozorro-bazkaria, San Nikolas plazan.
  • 16:30 Bazkaloste animatua.
  • 18:30 Kuadrillen kalejira, San Nikolas plazatik abiatuta, hainbat kaletan.
  • 20:00 Karaokea, San Nikolas plazan.
  • 22:00 Mozorroen sari-banaketa, eta ostean, Dj Bull, San Nikolas plazan.

Otsailak 14, domeka

  • 11:30 Puzgarriak, San Nikolas plazan.
  • 13:00 Txistor-jana, San Nikolas plazan.
  • 14:00 Kuadrillen txapelketako bideo-muntaia.
Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun