Kaltetutako aldeak:
- Kalte materialak Ereagako hondartzako barandako metro batzuetan, Igeretxe hoteletik turismo bulegoraino.
- Portu Zaharreko estolda-estalki batzuk bere tokitik atera dira sartu den ur kopuru handiaren ondorioz.
- Ereagako Turismo Bulegoa itxita dago, gauean sartu den ura garbitu eta egituraren egoera aztertu arte.
Pedro Bilbao estatuatik La Ola jatetxerainoko bidea itxita oinezkoentzat, harea eta baranda hondar-zatiak daudelako, egoera konpondu arte.
Arrastirako aurreikuspenak
Arrisku guneetarako bidea zainduta egongo da etengabe itsasgoraren (17:10ean) ordu bat lehenagotik eta ordu bat gerora arte. Pedro Bilbao estatuatik Portu Zaharrera hondartzaren ondotik doan bidea itxiko da oinezkoentzat eta ibilgailuentzat Ereagako igogailutik Portu Zaharrera artekoa. Era berean, Udalak gogoratu du alertak irauten duen bitartean hondartzara sartzea debekatuta egongo dela.
Gomendioak
Horregaz batera, herritarrei hurrengoak ere gomendatzen zaizkie:
- Ez bainatu urruneko hondartzetan, behar beste ezagutzen ez dituzunetan edo zaintza eta salbamenduko zerbitzurik ez daukaten hondartzetan.
- Ezta olatu handiak edo tirain handia dagoen lekuetan ere ez.
- Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (haitz, kai-mutur, moila…).
- Ez hurbildu itsas pasealeku, kai-mutur edo itsas labarretara. Uraren indar handiak eraman egin zaitzake.
- Ez joan ibilgailuz kostako errepideetan.
- Urpekaritza egitekoa bazinen, utzi beste baterako.
- Saiatu ontzirik ez erabiltzen, eta begiratu zurea ondo amarratuta dagoen.
- Ez egin uretako kirolik, ezta inondik ere.
Larrialdiren bat izatekotan honako telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 944 660 202 (Udaltzaingoa) eta 112 (SOS Deiak).