Ertzaintzak jakinarazi duenez, egindako atestatua epaitegian dago. Hala, prozesu judiziala amaitzean, Ertzaintzak berak dagokion barne-espedientea bideratuko du. El Correok aipatutakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriak aipatuta, "Barne Gaien Unitateak bi gaien inguruko ikerketa abiatuko du: bata, ustez alkoholaren eraginpean gidatzeagatik; eta bestea Ertzaintzaren autoetako bat 'txarto' erabiltzeagatik. Hori baieztatzekotan, espedientatu eta berriro zigortuko dute".