Gazte Danbada aurkeztu dute gaur Getxo I ikastetxean

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 25a, 17:25
Gaurko aurkezpena, Julio Caro Baroja ikastetxean. ALGORTAKO ERNAI

Atzo Aixerrota BHI institutuan egin bezala, Algortako Ernai gazte antolakundeko kideek Gazte Danbada aurkeztu eta bertara joateko deia egin diete Julio Caro Baroja BHI-ko ikasleei. Martxoaren 25etik 28ra bitartean ospatuko dute Aitzina eta Ernai antolakundeek Gazte Danbada jaialdia Laudion, "Esna harrapa gaitzala" lemapean.

Sarrerak daborduko eros daitezke Algortako Hator tabernan, 30 euroan, 10eko taldeetan erosita otsailaren 28a baino lehen; eta 35 euroan, banaka erosita. Egun bakoitzeko sarrerak, berriz, 15 euroan eros daitezke aldez aurretik, eta 18 euroan bertan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun