Kirol zinegotziak azaldu duenez, Gobela kiroldegiaren erabiltzaile kopurua "nabarmen" igo da. Halaber, hura mantentzeko lanak egiterakoan irizpide nagusia hau dela jakinarazi du: instalazioen eguneroko erabilera ahalik eta gutxien baldintzatzea. Hala, larrialdirik izan ezean, uda aldera arte itxaron ohi da "luzeak eta zailak" diren lanak egiteko.
2015eko txostenaren arabera, 557 izan ziren Gobelan egindako konponketak, %26 elektrikoak; horiez gainera, hainbat lan prebentibo ere egin ziren konponketak ekiditeko.
Padel-pisten egoerari buruz, Gonzalezek esan zuen aurten soropila berritzea aurreikusten dutela, pistak inauguratu zirenetik 10 urte igaro baitira, bere balio-bizitza; eta drainadura hobetu, eta beharrezkoa bada, zaharberritzeko aprobetxatuko da. Pistak estaltzeko aukerari buruz, zinegotziak aipatu zuen "gutxienez 10 metroko garaiera izan behar du estaldurak eta horrek hirigintza-inpaktua izango luke Plentzia Hiria auzuneko bizilagunentzat, eta instalazioaren egungo diseinuarekin bateragarri ez litzatekeen egiturazko aldaketa bat suposatuko luke".
Aldageletako ur lohiak husteko sistemari dagokionez, matxuratuta ez dagoela adierazi zuen; "erabilera jakin baterako diseinatu zen eta areagotu egin da erabilera hori. Aldageletako bat berritu da, ondo dabil, eta falta diren hiruren eraberritzearekin jarraituko dugu".