Aurreikusi dutenez, estalitako 304 aparkaleku hartuko ditu azpiegitura berriak; 2017ko uda aldean zabalduko da metro-geltokia, ia sei urte itxita egon ostean.
Obrak iaz hastea aurreikusi bazuten ere, Eusko Jaurlaritzak datozen egunetan ipiniko du martxan lan horiek egiteko lehiaketa; ondoren, ETS Euskal Trenbide Sareak eta BGPak egingo dituzte lanok.
Horietarako, Partzuergoak 5,8 milioi euroko inbertsioa egingo du. Gune hori Tosu landa izenagaz da ezaguna, eta hantxe dago proiektuaren kontrako erresistentzia. Bertako gazteen arabera, txandakako aparkalekuaren kontra egoteko "arrazoiak" egon badaude.