Bermeoko saioa jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira: Aitor Arrutia Azkueta, Ander Elortegi Garatea, Dani de Miguel Avecilla, Imanol Arrutia Azkueta, Jone Larrinaga Dañobeitia eta Julen Ibarguengoitia Ordorika.
Saioan gaiak ematen Olatz Larrinaga Caballero ALBEko kidea izango da. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izango dira: Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.
Udabarriko Fasean bertsolariek egin beharreko lanak, hauek:
- Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso.
- Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso.
- Lauko handian ofiziotan launa kopla.
- Bakarkako lana: gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean.
Saiorako sarrerak Kafe Antzokiko txarteldegian egongo dira salgai, 17:00etatik aurrera.