Ondoren, txokolatea banatu, eta slack-linean ibiltzeko aukera eskainiko dute Malakate parkean, 18:00etan. Eta gaua girotuko dute Outlaw Rockers, Jarrera, Cadena de WC eta Ou mama taldeek, 21:00etatik aurrera. Hurrengo egunean, barikuan, graffitiak, umeentzako jolasak, erromeria, mus-txapelketa eta kontzertuak egongo dira; Nebula Selektah, Solte eta Kolpatu taldeek joko dute.
Zapatuko egitaraua osatuko dute herri-kirolek, bazkariak eta Itxas Argiaren Herrien Jaialdiak; gauean Gora Herria taldeak dantzaraziko ditu bertaratutakoak.
Domekan, amaituko dira jaiak, esku-pilota txapelketa, herri-azoka, txorimalo-tailerra, eta beste hainbat egiteko egongo da. Aurten ere autobus-zerbitzua egongo da gauean.
Egitaraua:
Maiatzak 12, eguena
- 17.30-18.00 Txupinazoa Geroako 6. Mailako ikasleen eskutik (Malakaten)
- 18.00-19.00 Txokolatada (Malakaten)
- 18.00-20.00 Orekan Slack-line bizi (Malakaten)
- 18.00-20.00 Buruhandiak eta hankapaluak Agurraren eskutik (Malakaten)
- 21.00-00.30 Kontzertuak: Outlaw Rockers, Jarrera, Cadena de WC eta Ou mama (Kiroldegiko parkinean).
Maiatzak 13, barikua
- 17.00 Graffitiak (Bentan)
- 17.30 Haur eta helduentzako jolasak eta askaria, euskaraz “Parkean olgetan” Sendiren eskutik (Malakaten)
- 19.00 Haur erromeria (Malakaten)
- 19.30 Mus txapelketa (Alkartetxean)
- 23.00 Kontzertuak: Nebula Selektah, Solte (diska berriaren aurkezpena) eta Kolpatu (Kortaturi tributua)
- 11.00 Puzgarriak (Malakaten)
11.00 Ginkana eta Talo tailerra Argia fundazioaren eskutik (Malakaten) - 11.30 Herri kirolak (Probalekuan)
12.00 Fanfarria (Malakatetik urten) - 14.30 Herri bazkaria Auzo elkartearen eskutik (Kiroldegiko parkinean)
- 19.00 Poteo girotua (Parkinetik irten)
21.00 Itxas Argiaren Herrien Jaialdia (Frontoian)
23.00 Erromeria: Gora Herria
Maiatzak 15, domeka
- 10.30 XXV Isidro Deuna Eskupilota Txapelketa gizonezkoen finalak: promesak eta elite (Frontoian)
- 11.00 Herri azoka (Kiroldegiko parkinean)
- 11.30 Haur eta helduentzako txorimalo tailerra Sendiren eskutik (Aurretik izena eman 685 732 963 gehienez 15 bikote)
- 17.30 Idi probak Kooperatibaren eskutik (probalekuan)
18.30 Dangiliske dantza plaza (Parkinean)
18.30 Show Getxo C.P. Patinaje artistikoaren jaialdia (Frontoian)