"Sakabanaketaren ondorioz" algortar bik izan zuten auto istripua salatzeko manifestazioa deitu du Sarek

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 18a, 12:05
Istripuaren ondorengo irudi bat. © ETXERAT

Algortako Sarek, euskal preso, iheslari eta deportatu denen giza-eskubideen aldeko taldeak, manifestazioa deitu du bariku honetarako, hilak 20, "sakabanaketak eragindako Getxoko auzokideen istripua" salatzeko. Hala, hitzordua 20:00etan jarri dute, Telletxe plazan.

Zapatuan, hilaren 14an, Valdemorotik (Madril) bueltan zeudela auto istripua izan zuten Algortako bi lagunek, espetxe horretan giltzapetuta dagoen Arkaitz Goikoetxea getxoztarra bisitatu ostean. Gertukoek jakinarazi dutenez algortar biak "fisikoki ondo daude".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun