Getxoko agerraldian trantsizioaz geroztik Getxoko hautetsi izan diren eta gaur egun diren berrogei lagunetik gora egongo dira, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Hurrengo egunean, domekan, berriz, Uribe Kostako galdeketaren aurkezpena egingo du Gure Esku Dagok, Sopelako udaletxearen aurreko plazan. Azaldu dutenez, momentuz, lau udalerrik erabaki dute galdeketarako prozesua martxan jartzea: Sopela, Urduliz, Barrika eta Lemoiz. Halere, iragarri dutenez, "beste herri batzuek ere prozesu horretara batzeko asmoa dute".
Ekitaldian hainbat kontu aurkeztuko dituzte, hala nola 150 lagun inguruko osatzen duten Sustapen batzordea, galdeketaren eguna, logoa eta txosten bat. Guzti horretarako hitzordua 12:30ean jarri dute.