Lehenengo partidak 15:30ean hasiko dira. Bizkaia Gernikak eta Senperek elkarren kontra jokatuko dute, eta Hernani Baionako ASBgaz neurtuko da. Gero, 17.00etan, azken bi norgehiagokak jokatuko dira: Bardoze Getxoren eta Durangoren arteko konbinatuaren aurka; eta Bokaleko eta Tarnoseko taldea Ampo Ordiziagaz.
Hirugarren denbora 19:15ean hasiko da. Antolatzaileen arabera "ezinbestekoa" da elkarregaz ezagutzeko parada ematen duen denbora hori txapelketa honetan.
Mugaz gaindiko torneoa antolatu dute Euskadiko Errugbi Federakundeak eta Euskal Kosta eta Landetako Errugbi Komiteak. Getxo Rugby Taldea lehiaketan parte hartzen dabil, Durangoko taldeko hainbat kirolarigaz batera.