Ekainaren 30ean zozkatuko dituzte Alangoko 145 BOE-ak

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 25a, 11:50

Alangon eraiki dituzten alokairuzko etxebizitzen blokea, alde batetik ikusita, obrak egiten zebiltzan bitartean.

Getxoko Udalak Algortako Alango auzoko 145 Babes Ofizialeko Etxebizitzak (BOE) alokairuan esleitzeko zozketa egingo du ekainaren 30ean, eguenean. Zozketa 12:00etan hasiko da, Itzubaltzeta/Romoko Gobela kiroldegian. Udalak eskutitza igorriko die, denbora gutxi barru, onartutako eskatzaile guztiei, zozketaren inguruko zehetasunen berri emanez.

Zozketa, jendaurrean, notarioaren aurrean eta onartuen behin betiko zerrendaren eskabide guztien artean egingo da.

Bestelako informaziorik gura izatekotan, ondoko telefonoetan eta lekuetan kontsulta daiteke: 944 660 000; Herritarren Arreta Bulegoetan (Getxo: 944 660 166; Areeta-Romo: 944 660 266; Algorta: 944 660 366; eta udaletxea, Negurin: 944 660 066); edo udal webgunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun