Halere, Castroviejoren helburua ez dago Suitzan, Eliseon eta Rio de Janeiron baizik. Txirrindulariak aitortu duenez, Suitzan gura duena da “erritmoa hartzea uztailean prest egoteko, Frantziako Tourrean Nairo [Quintana]-ren alde dena emateko eta beranduago Olinpiar Jokoetara joateko". Castroviejo zuzenean ikusteko parada izango da ETBn eta Eitb.eus-en. Tourra, ostera, uztailaren 2tik 24ra izango da.
Suitzan, 22 taldek hartuko dute parte; denera, 176 txirrindulari lehiatuko dira 9 etapetan eta sailkapen orokor denetan. Simon Spillak-ek jantziko du lehenengo dortsala, iaz garaipena lortu eta gero. Beste izen garrantzitsu batzuk izango dira Fabian Cancellara, Peter Sagan edo Rui Costa. Euskal Herritarren aldetik, Castroviejoz batera Ion Izagirre taldekidea edo Amets Txurruka bizkaitarra izango dira.
Aurtengo Suitzako Itzulia, oso menditsua izango da, gogorra, eta Frantziako Tourrari begira izango dira txirrindulari asko proba honetan. Maldan gora hiru etapa amaituko dira eta beste bi jardunaldi erlojuaren kontra.
Suitzako Itzuleraren ibilbidea
- 1. etapa, ekainak 11: Baar - Baar, 6,4 km
- 2. etapa, ekainak 12: Baar - Baar (Zirkuitua), 187,6 km
- 3. etapa, ekainak 13: Grosswangen - Rheinfelden, 185,1 km
- 4. etapa, ekainak 14: Rheinfelden - Champagne, 193 km
- 5. etapa, ekainak 15: Brig-Glis - Carì, 126,4 km
- 6. etapa, ekainak 16: Weesen - Amden, 162,8
- 7. etapa, ekainak 17: Arbon - Sölden, 224,3 km
- 8. etapa, ekainak 18: Davos - Davos, 16,8 km
- 9. etapa, ekainak 19: Davos - Davos, 117,7 km
Lesioa
Uribekostarra hilabete bat daroa entrenatzen Andorran; ebakuntza egin zioten ezkerreko kubituan duela lau hilabete, Iruñeko San Miguel klinikan, eta prest da berriro ere tropelean jarduteko. Txirrindulariak lesioa zuen ezkerreko kubituan eta zerbikaletako zazpigarren ornoan, Algarveko Itzulian izandako istripuaren ondorioan. Itzubaltzetarra Faroko ospitalera eraman zuten anbulantzian; bizkaitarrak ikusle bategaz estropezu egin zuen Algarveko Itzuliko azken etaparen ostean, bere taldeko autobuserantz zihoanean.