Uribe Kosta jaietan 2016

Jaiak Areetan izango dira aste-akabuan

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 21a, 09:00

Barraskilo eguneko artxiboko irudia.

Barikuan, hilaren 23ean, hasiko dira Areetako Mesedeetako jaiak, eta hiru egunez, adin denentzako hamaika ekitaldi izango dira aukeran. Ohi legez Eskoletako plaza eta Adiskidetasun kalea izango dira festetako gune nagusiak.

Egitaraua (behin-behinekoa)

Irailak 23, barikua

  • 13:00    Nagusientzako luncha, Eskoletako plazan.
  • 19:00    Txupina eta pregoia, Eskoletako plazan.
  • 19:30    Haur-antzerkia, Eskoletako plazan.
  • 21:00    Kontzertua, Adiskidetasun kalean.
  • 22:30    Kontzertua, Eskoletako plazan.

Irailak 24, zapatua

  • 12:00    Zuzeneko irratsaioa, Amistad tabernan.
  • 12:30    Igel-toka txapelketa, Monedero harategian.
  • 13:00    Fanfarrea, Adiskidetasun kalean.
  • 13:00    Herri-kirol erakustaldia, Eskoletako plazan.
  • 13:30    Sardina-jana, Eskoletako plazan.
  • 16:00    Mus txapelketa, Adiskidetasun kalean.
  • 17:00    Makilaje eta ile-apainketaren tailerra, Eskoletako plazan.
  • 17:00    Eskulanak egiteko eta aurpegiak margotzeko tailerra, Eskoletako plazan.
  • 17:30    Puzgarriak, Bizkaiko Zubiko plazan.
  • 18:00    Berantzagi eta Zasi-Eskola dantza-taldeen erakustaldia, Eskoletako plazan.
  • 19:00    Talo tailerra, Eskoletako plazan.
  • 21:00    Kontzertua, Adiskidetasun kalean.
  • 22:30    Areetako Sound Gaua, Eskoletako plazan.

Irailak 25, domeka

  • 10:00    Artisautza-azoka, Eskoletako plazan.
  • 10:00    Abeletxe mugikorra, Eskoletako plazan.
  • 10:00    XXI. Barraskilo lehiaketa, Adiskidetasun kalean.
  • 10:30    Bizkaiko Zubia VI. Herri-lasterketa, Bizkaiko Zubiko plazan.
  • 12:00    XVIII. Paella-topaketa, Eskoletako plazan.
  • 13:30    Motozerrek eginiko eskulturak, Eskoletako plazan.
  • 17:00    Egurrezko piezen zozketa, Eskoletako plazan.
  • 18:00    Oliver magoa, Eskoletako plazan.
  • 19:00    Barraskilo lehiaketaren sari-emanaldia, Adiskidetasun kalean.
  • 20:00    Berbena, Adiskidetasun kalean.
  • 21:00    Amaiera-afaria, Eskoletako plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun