Uribe Kosta jaietan 2016

Getxoko Santa Anako auzo-festak, aurrera!

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 21a, 12:19

Urrats erromeriak joko du zapatuan. © URRATS.

Areetako Santa Ana auzoak festa-giroa hartuko du uztailaren 22tik 24ra bitartean. Egun horietarako, bertako jai-batzordeak adin guztientzako egitaraua antolatu du. Gaztetxoentzako aukerarik ez da faltako egun guztietan, eta gauean, parrandazaleentzako kontzertuak ere egongo dira; barikuan Txokonedituak  punk-talde galdakoztarrak eta Evil Seeds heavy-metal taldeak doinuak jarriko dituzte Santa Ana enparantzan. Zapatuan, berriz, Urrats erromeriak Areetako enparantzara joandako guztiak dantzan ipiniko ditu, 22:30etik aurrera.

Egitaraua:

Uztailak 22, barikua

  • 17:00    Txikigunea, Santa Ana enparantzan.
  • 19:00    Txupinaren jaurtiketa, eta buruhandiak, Santa Ana enparantzan.
  • 20:30    Sardina-jana, Santa Ana enparantzan.
  • 22:30 Kontzertuak: Txokonedituak taldearen punk-estiloko berbena, eta Evil Seeds heavy-metal taldea, Santa Ana enparantzan.

Uztailak 23, zapatua

  • 10:00    Arrantza-lehiaketa, Ibaizabal ibaian.
  • 11:30 Txikigunea, eta magia-lehiaketa, Santa Ana enparantzan.
  • 14:30 Herri-bazkaria, Santa Ana enparantzan.
  • 16:30 Marrazketa- eta pintura-lehiaketa, Santa Ana enparantzan.
  • 17:00 Txikigunea, Santa Ana enparantzan.
  • 18:00 Igel-toka eta txapel-lehiaketa, Santa Ana enparantzan.
  • 19:00 Magia-ikuskizuna, Santa Ana enparantzan.
  • 20:30 Saiheski-jana, Santa Ana enparantzan.
  • 22:30 Erromeria, Urrats taldeagaz, Santa Ana enparantzan.

Uztailak 24, domeka

  • 11:00    3ko Futbolaren lehiaketa, Santa Ana enparantzan.
  • 11:30 Txikigunea, Santa Ana enparantzan.
  • 13:00 Meza, eta paella-lehiaketa.
  • 13:30 Euskal dantzen ikuskizuna, Santa Ana enparantzan.
  • 17:00 Ur-jolasak, Santa Ana enparantzan.
  • 17:30 Bits-festa, Santa Ana enparantzan.
  • 18:30 Herri-kirolen erakustaldia, Santa Ana enparantzan.
  • 23:00 Kaleko zinema, Santa Ana enparantzan.
  • 00:00 Festei amaiera emateko azken txupinaren jaurtiketa, Santa Ana enparantzan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun