Uribe Kosta jaietan 2016

Badatoz Getxoko jairik jendetsuenak!

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 22a, 15:55
Algortako San Inazio jaiak, artxiboko irudian.

Domeka honetan, hilak 24, ospatuko den Nazioarteko Paella Lehiaketagaz hasiko dira Getxon jende gehien erakartzen dituzten jaiak. Hala, datorren eguenean, uztailaren 28an, Algortako saninazioak helduko dira, hilaren 31ra arte iraungo dutenak; ondoren, abuztuaren 2tik 7ra Itzubaltzeta eta Pinuetako jaiak izango dira; eta abuztuaren 11tik 14ra, berriz, Portu Zaharrekoak. Udalerriko festei amaiera emateko, ordea, irailaren 25era arte itxaron beharko da, Areetako Mesedeetako jaiak ospatuko baitira, irailaren 23tik 25era arte.

Aurten udal diru-laguntzen banaketa zuzena eta auzo bakoitzeko errealitatera egokituta jai batzordeakaz lortutako akordioaren ondorioz, aurten San Inazioko jaietara 36.700 euro zuzenduko dira (iaz 35.000 euro); 28.700 euro Itzubaltzeta/Romokoetara (iaz 27.500 euro), eta 24.300 euro Portu Zaharreko jaietara (21.600 euro aurrekoan). Jai-egitarauak batzordeek egindakoak dira, eta Udalak batzordeei emandako diru-laguntzaren bitartez eta giza baliabideak eta materialak haien esku jarriz kolaboratzen due.

Imanol Landa Getxoko alkateak nabarmendu duenez, "jai batzordeen lana eta papera oinarrizkoa da udalerriaren dinamizaziorako. Getxotarrak eta bisitatzen gaituzten lagunak egitarauekin gozatzera animatzen ditut, jai parte hartzaileak, gure kulturan oinarrituta eta euskaldunak izatera, eta horietan guztiok askatasunean eta gainontzekoekiko errespetuarekin gozatzera, inolako eraso sexistarik gabe".

Bestalde, Ertzaintzak eta Getxoko, Sopelako, Plentziako eta Gorlizko udaltzaingoek herriko jaietan segurtasuna bermatzeko neurriak batera jarri dituzte indarrean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun