Getxoko Udalak Normandiako atentatua gaitzetsi du

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 28a, 14:27

Normandiako atentatua gaitzesteko elkarretaratzea. © GETXOKO UDALA

Getxoko Udalean ordezkaritza duten alderdi denen ordezkarik eta hainbat auzokidek bat egin eta parte hartu dute Eudel EAEko udalerrien elkarteak asteartean Normandian izandako atentatua gaitzesteko deitutako isilezko elkarretaratzean. Bost minutuz indarkeria terroristaren kontra agertu dira eta biktimei eta euren senitartekoei elkartasuna adierazi diete; Imanol Landa Getxoko alkate eta Eudeleko presidentea buru izan da elkarretaratzean.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun