Uribe Kosta jaietan 2016

Ibilgailuentzat itxita, daborduko, Portu Zaharrerako sarbidea

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 9a, 17:22

Egunean hasi eta domekara arte iraungo duten jaiak direla-eta, Getxoko Udalak itxi egin du Portu Zaharrerako bidea; ibilgailurik ezin izango da pasatu.

Baimendutakoak ezik, gainontzeko ibilgailurik ezin izango da sartu egunotan Portu Zaharreraino; daborduko, bidea itxita du Udaltzaingoak, jaietarako beharrezkoak diren azpiegitura eta bestelakoak ipini eta antolatzeko lanak egiteko (txosnak, agerlekuak, horniduren banaketa eta abarrak).

Hurrengo asteko eguaztenerako, hilak 17, festen osteko azpiegitura denak desmuntatuta egotea espero du Udalak, eta orduantxe zabalduko luke berriro Portu Zaharrerako bidea. Ohartarazi duenez, "Udaltzaingoak zaintza-lanak egin eta gune horretako sarbideak arautuko ditu".

Bestalde, Usategiko magalaren ondoan dagoen aparkalekua ere itxi du Udalak, segurtasuna bermatzeko; harri eta harkaitz handiak jausi direlako orain dela gutxi. Jakinarazi duenez, "behin betiko lanak" egiten hasi da Udala, "gune horren erabilera bateragarri egiteko ezponden egonkortasunarekin eta  jasotzen duen higadurarekin".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun