Getxoko Udalak Larrañazubiko sutea gaitzetsi du

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 11a, 16:16

Larrañazubiko aparkalekua. © 2016 Google

Algortako Larrañazubiko aparkalekuan domeka gauean izandako zazpi ibilgailuaren suteari buruzko polizia-ikerketa zabalik dago oraindino. Udalak gogoratu duenez, gainera, toki hori Fadura kiroldegiko erabiltzaileek ere erabiltzen dute autoa aparkatzeko, URA egiten ari den lanek irauten duten bitartean. Halere, iturriek jakinarazi dute auto horietako bat ere ez duela kalterik jasan.

Trafiko eta Bide Segurtasuneko Legea kontuan hartuta, esparru horretan ibilgailuak uzten dira, desegiteko txostena bideratzen den bitartean, hau da, utzitako edo Udalari emandako ibilgailuak dira, ondoren hondakin gisa tratatzeko.

Txostena egin ondoren, baimendutako zentroei ematen dizkiete ibilgailuak, trata ditzatela. Aldi berean, toki hori behin behinean aparkatzeko egokitu da, hain zuzen ere, URA Uraren Euskal Agentziak inguruan lanak egiten dituen bitartean. Gune horretako zaintza mota horretako instalakuntzek izaten dutena da.

Gogoratu behar da Udalak beste gune bat duela Algortako Alango kaleko 25 zenbakian, eta hor beste arrazoi batzuengatik udaltzainen esku geratzen diren ibilgailuak uzten direla, eguneko 24 ordutan zelatatuta.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun