300 txartel egongo dira denera eta egunean bertan ere erosteko aukera egon liteke, lehenago agortzen ez badira; ostera, "aurretiaz erostea eskertuko" luketela adierazi dute antolatzaileek. 17. edizio honetan ere "bertoko produktuakaz" prestatuko dituzte indabak. Halaber, bazkaria baino lehen, herri-azoka egongo da, plazan.