Aurtengoa hamargarren edizioa izango da, iaz urteurren biribila izan behar zena olatu egoki barik pasatu eta bertan behera utzi ostean. Hori dela-eta, pasa den maiatzean, WSL Munduko Surf Ligak iragarri zuen Punta Galea Challenge ez zela izango aurtengo BWT Olatu Handien Tourraren topalekuetako bat, QS Sailkapen Serieak bigarren mailako liga berriko proba bat baino.