Mapa interaktiboa
Euskararen erabilera sustatzeko
Aurten, aurrekoetan ez bezala, pintxoek osagai sekretu bat izango dute. Hori asmatzen dutenak sari batzuen zozketan sartuko dira eta baita horri buruzko testua euskaraz idazten dutenak ere. Hala, alde batetik, osagaia asmatzen dutenen artean honakoak zozkatuko dituzte: Euskaltelek emandako ipod nano bat; Basalbo baserrian lagun birentzako afaria; Coca-Colak emandako sarrera bi Athleticen partida bat ikusteko; Coca-Colak emandako sarrera bi Bilbao Basketen partida bat ikusteko; eta, Uniduo Selección taldearen 50 euroko erosketa-txartela.
Bestetik, osagai sekretuari buruz bidalitako testurik onenen artean honako sariak banatuko dira: erloju eder bat, Iñaki Bitxitegiaren eskumenez; Euskaltelek emandako ipod nano bat; Coca-Colak emandako sarrera bi Athleticen partida bat ikusteko; Coca-Colak emandako sarrera bi Bilbao Basketen partida bat ikusteko; eta kosmetika ekologikoz egindako bilduma bat, Landalore etxearen eskumenez.
Bi modalitatetako parte hartzaileek mezua WhatsApp bidez 684 265 831 telefono zenbakira bidali beharko dute.