Indaba-jana egin zenetik hona, "gazte ugarik jarraipenak, identifikazioak eta telefono bidezko jazarpenak" jazo dituztela ohartarazi dute, "dena, aisialdi-eskaintza arrakastatsu bat eskaini eta ondoren plaza garbi-garbi uzteagatik". Aitortu dutenez, "arazoa ekimena Udalari ez jakinaraztea" da, baina "aitzakia" baino ez dela uste dute. Hala, egoera hori salatzeko, "gazte asko" batu gura dituzte egingo duten prentsaurrekoan, zapatuan, hilaren 12an, 12:30ean, San Nikolas plazan.