Jarduera horregaz, Iparra Galdu Gabe VII. Jardunaldien egitarauaren bigarren zatiari hasiera emango diote; "Emakumez beteriko egunak" goiburupean, Getxoko Udalak antolatu ditu, Euskal Kultur Erakundeagaz (EKE) lankidetzan, udalerriko euskalgintzagaz batera. Helburua, aurrekoetan legez, Ipar Euskal Herriaren errealitatea Getxora hurbiltzea da, hainbat jarduera kultural, sozial, gastronomiko eta abarren bitartez.
Bestalde, toki berean, baina azaroaren 20an, 11:00etan eta 12:30ean, Haize Othondoren "Ozeanoaren konkista" itzal-antzerkia egongo da, Sendik antolatuta. Egun berean, 19:30ean, Maddi Oihenartek "Doi" diskoa aurkeztuko du, Areetako musika-eskolan; Jone Ibarretxe getxoztarraren ahotsa daukan Leun taldeak emanaldia eskainiko du aurretik.