Joseba Arregi Hirigintzako zinegotziak zenbait datu eman zituen EHUgaz sinatutako hitzarmenaren emaitzei buruz. Hala, datozen ekintzetako batzuk aipatu zituen eta ziurtatu zuen galerien balioa nabarmentzeko plana (gaur arte 5.289 pertsonak bisitatu dituzte) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadiko 2020ko Planean dauden 50 ekintzetako bat dela (zehazki, kultur eta josteta industrien atalean).
Atzoko saioan ere, 32.890 euroko kreditu gehigarri bat onartu zen, CECOBI Bizkaiko Komertzioaren Konfederazioarentzako diru-laguntza gisa, "Bizkaia Digital Market" delako merkataritza elektronikoko plataforma ezartzeko.