Udalak azaldu duenez, familiartekoek Getxon erroldatuta egon behar dute, hiru urteko antzinatasunagaz gutxienez, eta ez dute izango behar besteko baliabide ekonomikorik. Horren gehieneko muga familia unitateko kide kopuruaren arabera haztatuko da. Halaber, Udalagaz, Ogasunagaz eta Gizarte Segurantzagaz zerga betebeharrak egunean izan beharko dituzte.
Emango dituzten diru-laguntzen zenbatekoak urtean egindako bisiten (12 gehienez) eta espetxea zein modulutan sailkatuta dagoenaren arabera zehaztuko dituzte.
Beharrezkoa da eskabideak egitea, honako lekuetan: Itzubaltzeta/Romo-Areetako, Algorta-Neguriko eta Andra Mariko egoitzetan, udalerriko HABetan, posta bidez eta Legeak aurreikusten dituen beste hainbat gunetan.