Popularrek ohartarazi dute gaurtik aurrera, eta diru-laguntza horiek mantentzen diren arte, ez dutela inolako kontakturik mantenduko alderdi jeltzaleagaz. "Diru-laguntza hau onartzeak Gobernu-taldea EH Bilduren eskaeren aurrean uzkurtzen dela baieztatzen du", salatu du PPk.
"Presoen senideei diru-laguntzak ematea gehiegizkoa da. Biktimekiko errespetu falta itzela da, errekonozimendua eta konponbidea urratzen duelako", adierazi du Gamerok.