Horren ondorioz, Iturgitxi kalean, Iparbide eta Itxe arteko tartea kale itsu bihurtuko da, noranzko bikoitzekoa autoentzat. Oinezkoentzako ibilbideak bere horretan geldituko dira, nahiz eta beren trazadura aldatu egingo den, lanak aurrera egin ahala.
Bestalde, amaitu dira aipatutako kaleko lehen zatiko lanak, Arene eta Areneazpi artean egindakoak; eta horrengatik, zabalik dago daborduko ibilgailu eta oinezkoentzat.