Proposatutako hiru izenak Udalak hainbat talde politikogaz adostuta daude; tokiko toponimiagaz eta emakumea balioan jartzeagaz lotuta daude. Ondorengo hauek dira:
- Iturriondo. Iturribarri izenetik eratorritako toponimoa. XVIII. mendetik XX. mendearen akabura arte Fadurako errotondan zegoen iturriari egiten dio erreferentzia.
- Palatondo. Palata esaten zitzaion mahastien egurrezko egiturari. Aspaldi ingurua mahasti-lekua zen eta toponimoak horri egiten dio erreferentzia.
- Maria de Ibarra. Tratu txarrak jasotzeagatik senarra salatu zuen lehenengo emakume getxoztarra, 1664an, agiri ofizialetan agertzen denez.
Prozesuaren ezaugarriak
Prozesuan parte hartu ahal izango dute Getxon erroldatuta dauden 16 urte baino gehiago daukaten pertsonek eta inguru hauetan bizi direnek: Makaleta Etorbidea, Basarratetik Izaldera; Iturgitxi kalea, Villaondoetatik; Villaondoeta kalea; Basarrate kalea; Iparbide kalea; Itxe kalea; Ibaizabal kalea; Nerbioi kalea; Areneazpi kalea eta Arene kalea, Basarratetik.
Proposamenak urtarrilaren 28tik otsailaren 5era bitartean bozkatu ahal izango dira online bidez (www.getxo.eus/gobiernoabierto) edo, horretarako, plazaren inguruan jarriko den ontzian.