Ager Aketxek azaldu duenez, bere osasuna eta sasoia berreskuratu ditu: "oso ondo nago, erabat osatuta eta hainbat entrenamendu-saio guztiz beteta". Jokalariak dioenez, Athleticek hainbat eskaera jaso zuen bera uzteko, baina berari arreta deitu zion bakarra Cadizena izan zela: "hona orain dela nahikotxo etortzen hasi nintzen eta jakin nuenetik oso argi izan zuen nora joan gura nuen". Hala, orain dela aste batzuetatik hona egon da horien zain eta zorionekoa da hartutako erabakiagatik: "oso ondo egin didate berba hiri honetaz eta taldeaz. Oso pozik nago emandako aukeragaz eta baliatu gura dut ahalik eta gehien".
Aketxe 2. Mailara bueltatu da, Bilbao Athleticegaz jokatu zuena. Iazko bigarren bueltan "ondo atera zitzaizkidan kontuak; zortzi gola sartzea lortu nuen, pena maila mantentzeko baliagarriak ez izatea. Kategoria hau ondo ezagutzen dut, exijentzia oso handia da: badakit den-dena eman beharko dudala Cadizek bere helburua lortzen laguntzeko".