Itzubaltzetarren helburu nagusia da Ibar nagusien etxea, kultur etxea eta udal euskaltegia hartzen dituen eraikina bere horretan mantentzea. Horretarako, eraikineko apaindura-, osasungarritasun-, irisgarritasun- eta erosotasun-baldintzak "modu egokian" eman daitezen, beharrezkoak diren baliabideak berma ditzala eskatu dio Udalari. "Uste dugu auzoak ezin dituela guztion onurarako diren hornikuntza hauek galdu", aldarrikatu dute auzokideek.
Era berean, plataformako kideek jakinarazi dutenez, Hirigintza zinegotziagaz biltzeko deia egin dute, euren "ezinegonak" jakinarazteko eta Gobernu-taldearen asmoak zeintzuk diren jakiteko.
Horrez gainera, "Botatzeari ez" izeneko kanpaina-informatiboari ekin diote, eraikin horiek bere horretan mantentzeko ahalik eta babes gehien lortze aldera.