Herritarrek lehenengo fasean teknikoki eta ekonomikoki aztertutako eta hautatutako zortzi proiektu baloratu beharko dituzte. Orain, berriz, hautatutako proiektu guztiak baloratu eta puntuatu beharko dituzte getxoztarrek, euren ustezko garrantziaren arabera.
Proposatutako proiektuak
- Portu Zaharraren eta Genaratxu eta Usategiren arteko loturaren irisgarritasuna hobetzea (700.000 euro).
- Aiboa metro-geltokiko sarbidearen segurtasuna hobetzea (Alangoko igogailutik Arkotxa kaleraino).
- Zahartze aktiboari lotutako jarduerak egitea (650.000 euro).
- Txakurren gorozkiak kontrolatzeko eta kontzientziatzeko jarduerak egitea (100.000 euro).
- Enpresei eta pertsona ekintzaileei laguntzak ematea (50.000 euro).
- Formatu txikiko kontzertuak egitea, udan kanpoaldean, plazetan edo lorategietan (40.000 euro).
- Seinaleak jartzea Getxon turismoa sustatzeko (40.000 euro).
- Beka sortzailea Europako gazteentzat, udalerrira bizitzera etorri eta Getxo agertokia duten testuak idatz ditzaten (15.000 euro).
Amaia Agirre Komunikazio eta Herritarren Partaidetzarako zinegotziak oso positiboki baloratu du herritarrek prozesu honetan adierazitako jarrera. "Joan den urtarrilean egindako lehenengo fasean", esan du Agirrek, "Getxoko auzokideen 449 galdetegi jaso ziren. Prozesuarekin bat egiten zuten ekarpenak eta iradokizunak teknikoki eta ekonomikoki aztertu ziren eta, azkenik, erabaki zen zeintzuk sar zitezkeen 2017ko aurrekontuetan. Zortzi proiektu dira, bideragarriak, ekonomikoko jasangarriak, auzo ezberdinen arteko oreka erakusten dutenak eta getxotar guztien onurarako izango direnak. Bigarren fase honetatik irtengo dira azkenean, 2017ko aurrekontu parte-hartzaileen diru-saileko milioi bat euroren kontura egingo direnak".
Onartu ez diren proposamenen arrazoiak honako hauek izan dira: teknikoki edo ekonomikoki bideragarriak ez izatea, Legealdi Planean jasota ez egotea, udal arloen planetan lehenetsitakoekin harremanik ez izatea edo etorkizunean egingo diren beste prozesu parte-hartzaileetan aurreikusita egotea.
Nola parte hartu
Honela parte hartu ahal izango da:
- Inprimakiak betez eta entregatuz Herritarren Arretarako Bulegoetan (HAB) eta Andra Mari, Gobela eta Fadurako kiroldegietan erabilgarri jarriko diren kutxetan.
- Proposamena(k) (eskaneatutako eranskin gisa) helbide elektroniko honetara bidaliz.
- Udal webgunean erabilgarri dagoen inprimaki digitala betez.
- Inprimakia betez eta sartuz Algorta, Areeta eta Bidezabalgo geltokien inguruan horretarako jarriko diren postontzietan.
- Informatzeko jarriko diren karpetara hurbilduz hurrengo egunetan: martxoak 16 Algortako Telletxe plazan eta martxoak 17 Areetako Xake plazan. Ordutegia: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00.