Nerea Guijarrubia eta Ibon Rodriguez EH Bilduko zinegotziek azaldu dutenez, 2016an erdietsitako akordioa izan da euren abiapuntua, "bestelako neurri eta politika batzuk lortzeko".
Koalizio abertzaleak proposatutako hainbat neurriri Gobernu-taldeak ezetz esan diela jakinarazi dute, hala nola Emakumeen Etxea, berdintasun-teknikaria, EPEak organo ezberdinetan egiteari eta Itzubaltzeta/Romoko Ibar nagusien etxeko mantentzeko partida. "Beste batzuen inguruan, ordea, ez ditu konpromiso zehatzik hartu, horiek irmoki aurrera ateratzeko, adibidez, etxe kolaboratiboak egitekoa aukera aztertzeko prest daudela agertu dira, baita alokairurako diru-laguntza eredua aztertzeko ere bai", jakinarazi dute. Hala ere, negoziaketak aurrera jarraitzeko baldintzarik ez dela sortu deitoratu dute EH Bildukoek.