URAk Fadurako zubi berria irekiko du gaur

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 22a, 10:50
© GETXOKO UDALA.

URA Uraren Euskal Agentziak behin betiko irekiko du gaur Algortako Fadurako zubi berria, ibilgailuen trafikorako ere. Zubi berriak 18 metro luze eta 13 metro zabal ditu, 5 metroko galtzada eraiki da bertan, oinezkoentzako bi espaloi ditu eta 3 metro zabaleko bidegorria jarri dute. Hormigoi armatu aurreatezatuzko habeez osatua dago.

Era berean, Krainer deritzon bioingenieritza-teknikaren bidez, haritz-zura eta sahats-zutoinak aldaxkatzea baliatuz,  30 metro luzerako tarte bat egonkortu du, kirol esparrua zeharkatzen duen ibaiaren tarte batean.

Lanok 775 metro luzeko tartean egin dira; eta 2,6 milioi euroko inbertsioa behar izan dute.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun