Emakume Abertzaleon VII. Topaketa Feministen aurkezpena egingo dute Algortan

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 28a, 14:07

Emakume Abertzaleon VII. Topaketa Feministen aurkezpena egingo du Algortako Bilgune Feministak datorren eguenean, maiatzaren 4an. Horretarako hitzordua 18:00etan jarri dute, Algortako Abian kultur elkartean (Bidebarri kalea, 2).

Datorren maiatzaren 6an, Bilgune Feministaren 15. urteurrena ospatu eta aurrera begirako urratsak partekatzeko asmoz, Emakume Abertzaleon VII. Topaketa Feministak antolatu dituzte Berriozarren (Nafarroa). Hori dela eta, egun bateko topaketa antolatu dute, urte hauetako ibilbidea konpartitzeko, ospatzeko eta aurrera begira, Euskal Herriaren burujabetza feminista helburu hartuta, erronka berrietan sakontzeko.

Horretan parte hartu gura duenak aldez aurretik eman beharko du izena, maiatzaren 3a baino lehen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun