Getxoko Udaleko Bozeramaleen Batzordeak Areetan jazotako erasoa gaitzetsi du

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 24a, 13:15
Getxoko udaletxea, artxiboko irudian.

Joan den zapatuan, hilaren 20an, Areetan jazotako erasoaren harira, Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak bere gaitzespen osoa agertu du, eta eraso denak gaitzetsi ditu. Era berean, salaketa ipini duen emakumeari elkartasun eta laguntza osoa eskaini dizkio. Gainera, herritar denek orokorrean eremu publikoa erabiltzeko eta gozatzeko duten askatasuna eta, bereziki, emakumeek dutena defendatu du.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun